Gerran direnei armak saldu eta iheslariei mugak blindatu, Europako hainbat enpresaren pagotxa

Argia (Basque), 05/07/2016 - Transnational Institute erakundeak, arma salerosketaren aurkako Stop Wapenhandel ekimenak eta bakeari buruzko Centre Delás ikerguneak plazaratu dute ikerketa. Ondorio nagusia da, Lucia Villa kazetariak Público egunkarian nabarmendu duen moduan, Europako mugen militarizazioak irabazi handiak ematen dizkiela segurtasun eta defentsarako produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei eta, hain justu, enpresa horietako batzuk direla Ekialde Erdiko eta Afrika iparraldeko herrialdeei armarik gehien saltzen dizkietenetakoak. [...]